Ohiko galderak
Zein da zuen lan egiteko modua?
Korapilon edizio mugatuak eta kolekzio oso txikiak sortzen ditugu, askotan pieza bakarrak aurkituko dituzu gurean. Normalean neurri eta oihal konbinazio bakoitzeko ale bakar bat sortzen dugu. Behar duzun neurria momentuan eskuragarri ez badago, zure eskaera zuzenean tailerrera sartuko da.
Zergatik lan egiten duzue enkarguz?
Eskaera bidez lan egiteak materiala ongi probesten eta holdakinak txikitzen laguntzen digu, moda jasangarriago baten bidean. Tailerra horren txikia izanda, modu bakarra da ere zuetako bakoitzari esklusibidadea eta merezitako tratu pertsonalizatua eskaintzeko.
Webgunean dauden produktu guztiak stock-ean daude?
Webgune honetan jositako diseinutako batzuk erakusten dizkizugu. Gerta daiteke momentu honetan gustoko duzun modeloa edo behar duzun neurria stock-ean ez egotea. Horrek ez du esan nahi diseinu hori eskuratu ezin duzunik, enkargua egin eta egun batzuk gehiago itxaron besterik ez duzu.
Zein izango da nire eskaera jasotzeko epea?
Zure eskaera jaso bezain pronto, behin stockean dagoen edo sortu behar dugun berrikusita, emailez bidaliko dizugu zure erosketa jasotzeko gutxi gorabeherako data.
Enkarguak sortzeko epea jasotako eskaera kopuruaren araberakoa izango da, beti ere, astebete edo hiru asteren artekoa. Hautatutako modelo eta neurria stock-ean baldin badago, zure erosketa berehala prestatuko dugu eta etxean izango duzu bidali eta 3 egunen buruan.
Zeintzuk dira bidalketa gastuak?
Penintsula barneko bidalketak 6€koak dira eta 8€koak Balear Irletara.
Bidalketa gastuak doan izateko aukerarik badago?
100€-tik gorako erosketetan bidalketa gastuak dohainik dira.
Zer egin behar da aldaketa edo itzulketa bat egiteko?
Aldaketa edo itzultzeak bideratzeko info@korapilo.com helbidera zure eskaera zenbakia, itzuli edo aldatu nahi duzun modeloa eta zure izen abizenak bidali beharko dituzu. Etorkizunera begira akatsak zuzentzen asko lagunduko gaitu aldaketaren arrazoiak ematen badizkiguzu ere.
Aldaketa epea paketea zure etxean jasotzen duzun egunetik, 14 egunekoa izango da.
Osagarriak (turbanteak eta mototsekoak) eta merketutako produktuak ezin izango dira ez aldatu, ez itzuli.
Zeinek ordaintzen ditu aldaketetako bidalketa gastuak?
Aldaketa edo itzulketek sortutako bidalketa gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu. Produktuaren akats batengatik balitz, Korapilok bere gain hartuko luke gastua.
Nola itzuli behar dira produktuak?
Produktuak jatorrizko bilgarrian itzuli beharko dira, jasotako egoeran, etiketak mantenduz eta erabili edo garbituak izan gabe. Paketea jasotzerakoan horietako baldintzaren bat betetzen ez dela ikusiko bagenu, ez genuke aldaketarik onartuko.
Nola itzuliko didazue dirua?
Modelo bat beste batengatik aldatu ahalko duzu edo zure hurrengo erosketan gastatzeko bono-kode bat eskatu. Gogoratu, produktuaren balioa bakarrik itzuliko zaizula, inoiz ez bidalketa gastuengatik ordaindutakoa.
Erosketa kodeek ez dute iraungitze datarik eta modurik azkarrena dira aldaketak egiteko. Zure paketea tailerrean jaso eta dena ongi dagoela berrikusi bezain pronto, emailez kodea bidali eta momentuan erabili ahalko duzu.
Dirua bakar-bakarrik itzuliko da produktuak akatsen bat izango balu. Kasu horretan, balioa ordainketa egiteko bide beretik itzuliko da.
“Pertsonalizatuak” ataleko diseinuak alda daitezke?
Kontutan hartuta “pertsonalizatuak” ataleko diseinuak zuretzako espreski sortuak direla, ezin izango dira ez aldatu, ezta itzuli ere. Ziur eta konbentzituta eros dezazun, jarri gurekin harremanetan horrelako diseinu bat erosterako orduan zalantzak sortzen bazaizkizu.
Laguntza behar duzu?
Kontaktua
Korapilo
Dormitalería 52 bajo.
31001 Pamplona – Iruñea.
NAVARRA – NAFARROA