fbpx

Korapilo Showroom

Tailerrak eta dendak bat egiten duten espazioa

Korapiloen fabrika izateaz gain, zuetako bakoitzari behar duen denbora eta tratu pertsonalizatua eskaintzeko txokoa. Artisau lana goraipatzeko, tailerra ikusgai dago, polita eta garrantzitsua iruditzen baizaigu Korapiloak non, nork eta nola sortzen diren ikustea.

Gure diseinuak eskuratzeko bi bide dituzu; Stock-ean salgai dauden produktuak edo eskaera pertsonalizatuak.

Showroom-ean denboraldiko modeloak aurkituko dituzu neurri guztietan, gustoko duzuna hautatu eta probatu ahal izateko.

Behin diseinua eta neurria aukeratuta, eskuragarri dauden modeloen arteko bat eraman dezakezu edo nahiago baduzu, gehien gustoko duzun oihala aukeratuta, zure eskaera pertsonalizatua egin. Modu horretan, egun batzuk gehiago itxaron beharko duzu baina, zuretzako espreski egindako diseinu bat eskuratuko duzu.

Webgune honetan tailerreko esentzia helarazi nahi izan dizuegu Iruñera hurbiltzeko aukerarik ez duzuen guztioi. Laister, pertsonalizatuak atala estrenatuko dugu, non tailerrean fisikoki egongo bazinate bezala, zuen enkargu berezia egin ahalko duzuen modeloa, neurria eta gogoko oihala aukeratuz.

Showroom-eko ordutegia

Apirilaren 25etik maiatzaren 31ra:
Asteazkena: 17:00-20:00
Osteguna: 17:00-20:00
Ostirala: 17:00-20:00

Ordutegitik kanpoko hitzordu bat eskatzeko, bete ezazu azpiko eskaera orria edo idatziguzu mezu bat info@korapilo.com helbidera.

Laguntza behar duzu?

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Kontaktua

Korapilo

Dormitalería 52 bajo.
31001 Pamplona – Iruñea.
NAVARRA – NAFARROA

Posta elektronikoa

Zatoz!

Sartu bilaketa-hitza eta sakatu Enter

Saskia

Ez dago produkturik saskian.