fbpx

Moda pertsonalizatua zure eskura

Atal honek modeloa, neurria eta gogoko oihala aukeratuz, zure Korapilo berria diseinatzeko aukera emango dizu.

Atelier-aren esentzia online formatura hurbildu nahi dizugu eta gure tailer fisikoan egongo bazina bezala zure eskaera pertsonalizatzeko aukera eman. Modu honetan, diseinuaren prozesuan parte hartu ahal izango duzu eta zuretzako espreski jositako Korapilo bat eskuratu.

Modelo batzuk proposatuko dizkizugu eta bakoitzaren barruan modelo horri egokitutako oihal aukeren argazkiak aurkituko dituzu.

Neurria eta estanpatua aukeratzerakoan, diseinu berriaren simulazio bat ikusi ahako duzu. Pantailatik errealitatera emaitza zeozer alda daiteken arren, estanpatua tamaina errealean nola geldituko den ikusten lagunduko dizu.

Diseinatzen hasiko gara?

Diseinu hauen detaile guztiak ikusi nahi izanez gero, online dendan estanpatu ezberdinetan jositako hainbat aukera dituzu.

Zuretzako espreski sortutako diseinuak direnez, ezin izango dira ez aldatu, ez itzuli. Beraz, edozein zalantza izatekotan, galdetu konpromezurik gabe eta erosi neurriaz eta oihalaz ziur egonda.

Laguntzarik behar baduzu, idatzi lasai info@korapilo.com helbidera edo hemen azpian duzun formularioa bete eta prozesuan lagunduko zaitugu.

Laguntza behar duzu?

[contact-form-7 404 "Not Found"]

Sartu bilaketa-hitza eta sakatu Enter

Saskia

Ez dago produkturik saskian.