fbpx

Korapilo, moda ulertzeko beste modu bat

Zure eguneroko janzkera hankaz gora jartzeko izaeraz beteriko diseinu berezi eta bakarrak sortzen ditugu. Moda ulertzeko beste modu batetan sinisten dugu, iraunkorra eta denboraldirik gabekoa.

Korapilo guztiak hasieratik amaierara eskuz eginak dira Iruñeko tailerrean. Askotan enkarguz lan egiten dugu, horretarako, zure modelo gogokoena eta behar duzun taila hautatu ahal izateko stock txiki bat aurkituko duzu gure lokalean, zure eskaera egiteko oihal kolekzio handiaz gain.

Web gune honetan jositako diseinutako batzuk erakusten dizkizugu. Gerta daiteke momentu honetan gustoko duzun modeloa edo behar duzun neurria stock-ean ez egotea. Horrek ez du esan nahi diseinu hori eskuratu ezin duzunik, enkargua egin eta egun batzuk gehiago itxaron besterik ez duzu.

Eskaera bidez lan egiteak materiala ongi probesten eta holdakinak txikitzen laguntzen digu, moda jasangarriago baten bidean. Tailerra horren txikia izanda, modu bakarra da ere zuetako bakoitzari esklusibidadea eta merezitako tratu pertsonalizatua eskaintzeko.

Ziur nago zure zain dagoen diseinu eta oihal konbinazioa bion artean aurkituko dugula!

Bila ezazu zure Korapiloa!

Ione Zabalegi Nuin

Josteko makina baten opariarekin hasi zen dena. Ez zinateke hitz hauek irakurtzen ariko opari hori bazter batetan ahaztu izan banu.

Baina ez zen horrela izan, tentaldia handiegia izan zen. Jostailu berriarekin dendetako arropa alde batera utzi eta nik neuk josi nezakeela sinisten hasi nintzen.

Lehenengoa kamiseta bat izan zen. Ondoren soineko bat. Gero lagunen hitz politak. Enkargu txiki bat, gero beste bat, gertukoengandik hasita ezezagunengana iritsi arte. Eta jositako hari horiek guztiak bezala, ideiak korapilatzen jarraitu dut geroztik. Gaur arte.

Korapilozalea zara?

BATU ZAITEZ GURE NEWSLETTER-ERA DISEINU BERRIAK ETA ESKAINTZA BEREZIAK INORK BAINO LEHEN JASO NAHI BADITUZU

Sartu bilaketa-hitza eta sakatu Enter

Saskia

Ez dago produkturik saskian.