
Oparitu Korapilo
50, 75, 100 eta 125€-ko opari txartelen artean aukeratu dezakezu.
Opari bonoek ez dute iraungitze-datarik eta denda fisikoan nahiz online dendan erabil daitezke bai formatu fisikoa erosita, baita digitala hautatuta ere.
TXARTEL DIGITALA: Formatu digitaleko txartela emailez jasoko duzu online dendan erabiltzeko kodearekin batera. Txartela berbidali edo inprimatu ahalko duzu.
TXARTEL FISIKOA: Zure etxera edo oparia jasoko duenaren helbidera bidaliko dugu, txartel digitala emailez bidaltzeaz gain. Formatu honi 2€ko kudeaketa eta bidalketa gastuak gehitu behar zaizkio.
Zure bonoa showroom-ean erabili nahi izanez gero, aski da txartel fisikoa entregatu edo txartel digitala eta kodea mugikorrean erakustearekin.
Fisikoa zein digitala aukeratuta, behin zure saskian egonda, “lokalean jaso” aukerari eman behar diozu zure erosketari bidalketa gasturik ez gehitzeko.